Kukuak, 'ku-ku'

Erabiltzailearen aurpegia Jesus Arregi Bengoa 2026ko martxoaren 30a

Historia unibertsala errepasatuz gero, ez dago herririk bere borondatez berea ez den hizkuntza bat bereganatu duenik; horrela, elebiduna izatearen plazeragatik.

Herri batek berea ez den hizkuntza bat erabili duen guztietan, beste herri batek inposatu diolako izan da. Kolonizazioaren eboluzioak erabakitzen du menperatutako herriaren hizkuntzak iraungo duen ala ez.

Euskal Herrian, lekuaren arabera, inposatu zaizkigun bi hizkuntzetako bat da nagusi; menpean, gainbeheran doan euskara. Gainbehera hori itzulezina izango da kolonizazio egoerak iraun bitartean, eta egoera hori iraultzeko estrategia politiko orokor bat behar da. 

Hori martxan jarri bitartean ondo daude bihar Debagoienetik pasatuko den Korrika bezalako ekimenak; baina ez dezagun gure burua engaina, milioi bat Korrikak ere ez luke euskara salbatuko. 

Astean kukua entzun dut, jo eta jo etxe inguruan. Ez dut uste sekula aldatuko duenik bere ku-ku-a urretxindorraren txioengatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak