Enegarrena

Erabiltzailearen aurpegia Jesus Arregi Bengoa 2026ko otsailaren 25a

Hilaren 11ko Berria-n irakurri nuen Donostiako epaitegi batek beste epai bat argitaratu duela lanpostu publikorako deialdi baten aurka, euskara eskakizuna gehiegizkoa zelako. 

Enegarrena; ehundik gora, artikulu berean dioenez. Gehiago ere badio artikuluak: Euskalgintzaren Kontseiluak eta euskalgintzak, oro har, erabakia deitoratu dutela. Eusko Jaurlaritzaren 19/2024 Dekretua dago epaiaren oinarrian. Hasiera batean, zur eta lur geratu nintzen, baina, pixka bat pentsatu ondoren, guztia ulertu nuen –sarkasmoa da, bai–. Eusko Jaurlaritza ez da euskal estatuaren gobernua; espainiar estatuko administrazioaren beste estamentu bat baino ez da, eta aurrera egiteko ezin du espainiar interesen aurka jo.

Bide horretan, Autonomia Estatutuaren 6. artikulua manipulazio eredu ederra da: Euskarak, [...] hizkuntza ofizialen maila izango du Euskal Herrian gaztelaniarekin batera...

Benetan? Espainola bezala derrigorrezkoa da? Euskalgintzak, nonbait, baietz uste du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak