2026ari eske

Erabiltzailearen aurpegia Jesus Arregi Bengoa 2026ko urtarrilaren 21a

Inperialismoek ez dute atsedenik hartzen.

Moduak, oraingoz, bortitzenak ez badira ere, Venezuela –eta Groenlandia?– jomugan dago. Palestinak iaz bizi izan zuen beste inperialismo baten fase ankerrena. Mobilizazio ugari izan ziren, beharrezkoak. Ukrainaz ez da berba askorik egiten; gatazka luzatzen denean gertatzen da. 

Hala ere, gurera etorrita, batzuetan pentsatzen dut mobilizazio horiek gure arazoaren sublimaziotik eta autojustifikaziotik ere badutela. 

Bi inperioren kolonia den herria gara, baina ez zait iruditzen gure askatasunaren alde borrokatzen garenik: beren burua abertzaletzat aurkezten duten alderdi politikoek autonomiaren bidea hautatu dute, eta inperio horien gobernuak eutsi eta egonkortzen dihardute. 

Hori da ukrainarrei eta palestinarrei proposatu behar diegun konponbidea? Autonomia, kolaborazionismoa eta integrazioa?

Bada, bi eskaera 2026ari: denontzat ona izan dadila eta gure herriari askatasunaren bidea erakutsi diezaiola.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak