Aldatuko nuke gaia...

Erabiltzailearen aurpegia Jesus Arregi Bengoa

... baina ez didate aukerarik ematen.

Azkenaldian tarte honetarako egin ditudan idatziak Aramaion jarri gura zuten Itsaraz lantegi eolikoaren ingurukoak izan dira. Hark ingurugiroan eragin litzakeen kalteak zirela eta; joan den urtarrilean Espainiako MITECO Ministerioaren erresoluzioak proiektua bertan behera utzarazi zien.

Sei hilabete baino ez dira pasatu eta berriz ere hemen dira, antzerako asmoak lursail bertsuentzat; oraingoan, Alerion enpresa. Proiektua txikiagoa da, hortxe tranpa? Ingurugiro azterketak ez dira hain zorrotzak, ez dira Espainian ebaluatzen, eta erabakia Eusko Jaurlaritzarena da. Lege iruzur usaina hartzen diot: proiektua txikiagoa egin aurreko erresoluzioaren gainetik pasatzeko.

Eta ez ahaztu, Green Capitalek segitzen du Jarindorako bere asmoarekin.

Oker daude errendiaraziko gaituztela uste badute. Gaur hasten diren San Martin jaiek erakutsiko dute Aramaio herri bizi eta indartsua dela. Ondo pasa sanmartinak!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak