Ordea, lantegi horiek mendietan eta jarri nahi dituztenean parke (eoliko, fotovoltaiko) deitzen diete. Gurean eraiki gura zutenak izena ere arrotza zuen; baina, jakina, ez zen hori Aramaio Bizirik arduratzen zuena. Beste kezka larri asko genituen, eta Aramaioko Udal Gobernuarekin batera errekurtso sendoa aurkeztu zuen. Arrazoi genuen, eta aitortu egin digute. Ezingo dute Itsaraz lantegia eraiki. Pozik gaude.
Sarritan entzun behar izan dugu borrokan egiten genuela parkea ez genuelako gure lorategian nahi –not in my backyardezaguna–. Ez, arrazoi genuelako eta aurrerapena beste era batera ulertzen dugulako egin genuen borrokan, eta segituko dugu. A! Nik aspaldi dut argindarra sortzeko lantegi fotovoltaikoa: in my roof.