Hona hemen nire ekarpena.
Azkenaldian, Aramaio bere etorkizunerako mehatxurik larriarenari aurre egiten ari zaio: zentral eoliko bat eraikitzeko ahalegina bere lurretan. Paisaia eta lurrak hondatu, eta, askoz ere larriagoa dena, aramaioarren bizi-baldintzak txartuko lituzkeen bidegabekeria. Asmo horren aurka lan egin du –Udalaren laguntzarekin– Aramaixo Bizirik herri plataformak, herritarrak informatu eta sentsibilizatu, eta helegite sendoak jartzeko ahalegina bultzatuz. Hori dela eta, txoko hau aprobetxatu gura dut talde horretako kideak zoriondu eta egin duten lan ederra eskertzeko.
Badakit Aramaion bertan –eta GOIENAko irakurleon artean– proiektuaren aldekoak ere badirela, baita iritzia eratu gabe dutenak ere. Guztiontzat, Eguberri eta, oraindik goiztxo bada ere, urte berri on!