Energia berriztagarrien garapena erregulatuko duen LPSa aprobatu gabe dago. Nafarroan Iberdrolak planta fotovoltaiko baten eraikuntza standby-an utzi berri du, inbertsioa ez delako bideragarria argindarraren prezio baxuagatik. Hala ere, Aramaioko eta Eskoriatzako lurretan argindar lantegi eolikoa egin gura dute: Itsaraz.
Jakina, trantsizio energetikoaren izenean saldu gura digute, baina Aramaioko EAJ-PNVk dioenez: "Proiektu horrek [...] lehen urratsak Statkraften eta Mondragon taldeko pertsona batzuen eskutik eman zituen 2021eko maiatzean". Beraz, enpresa interes hutsek bultzatuta.
Aramaioko eta Eskoriatzako udal biek helegiteak aurkeztu dituzte, "parkeak" ingurugiroan eragingo dituen kalteak direla eta. Auzia Espainiako Mitecok erabaki behar du, baina Arabako diputatu nagusiak publikoki esana du proiektua exekutatu egingo dela. Noizko berriztagarrien eztabaida sakona?