Jokaera adierazgarriak

Erabiltzailearen aurpegia Jesus Arregi Bengoa 2024ko uztailaren 27a

Duela gutxi, X. Irujok Errozabalgo guda eta Iruñeko erresumaren sorrera (778-824) hitzaldia eskaini zuen Bergaran.

Garrantzitsua litzateke gure Estatu legitimoaren sorreraren 1200. urteurrena ospatzea. Ekintza sinboliko indartsua, gure Estatu legitimo hori berreskuratzeko ahaleginak indartzeko. Baina beren burua euskal politikotzat aurkezten digutenek ez dute Euskal Estatuaren alde borrokatzeko asmorik, eta, ondorioz, ezta horrelako ekintza sinbolikoen beharrik ere.

Badakite, ordea, sinboloek garrantzi handia dutela; tartean, euskaldunei ukatzen zaizkigun kirol selekzioak –ezertarako ez liratekeenak gure Estaturik gabe–. Pantaila galantak jarri zituzten hegoaldeko hiri nagusietan Eurokopako finala zabaltzeko. "Euskaldunen interesak" Madrilen defendatzen daudela bururatuko zitzaien ideia: sal diezaiegun espainiar selekzioa, bere estatuarekin, euskaldunen berezko selekzio eta estatutzat.

Bitxia, "euskaldunen interesak" Parisen defendatzen dutenek, oraingoan, jai!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak