Euskaldunok gaude bide horretan: espainiar-frantses inperialismoak euskara ordezkatzen ari dira, espainola/ frantsesa ezartzeko.
Jende samalda handia bildu zen Bilbon aurreko astean euskararen aurkako oldarraldia (ordezkapen prozesua) salatzeko. "Akordio soziopolitiko" berria behar ei da euskara salbatzeko. Uste du inork espainolak eta frantsesak soka-dantzara etorriko direla akordio hori negoziatzera?
Alferrik asmo onak, lagunok, inperioak bere hizkuntza inposatzen du beti. Independentzia da bide bakarra guk gure zergak administratu, gure hezkuntza eratu, gure kultura garatu etab. egin ahal izateko gure hizkuntza nazionalean: euskara.