Demokraziaren teoria politikoa hori baino askoz ere sakonagoa da. Bestalde, hauteskundeetan parte hartzeko aukera izateak ez du parte hartzera derrigortzen: praktika politikoak aspaldi frogatu du abstentzioaren balioa erreminta politiko gisa.
Euskaldunei dagokigunez, Estatu Espainola (Frantsesa) mendean gauzkan erregimen inperialista da; beraz, objektiboki ez-demokratikoa. Contradictio in terminis da independentziaren alde borroka egiten dela esatea eta estatua legitimatzea bere instituzioetan parte hartuz; betiere, statu quo-a indartuz. Erregimen politiko baten legitimotasunik eza salatzeko gaitasuna da abstentzioari aitortzen zaion ahalmen garrantzitsuenetako bat. Asma ezazu, bi segundotan edo, nik zer egingo dudan U23n.