Eskerrik asko!

Erabiltzailearen aurpegia Jasone Elorza 2016ko uzt. 8a, 00:00

Lotsak alde batera utzi eta elkarrekin korrika egin eta ondo pasatzeko helburuarekin sortu genuen Abixaran taldea.

Ordutik hona, beti izan dugu buruan lasterketa herrikoi bat antolatzea. Iaz iritsi zitzaigun aukera. Antxintxiketan taldekoek esan ziguten Torreauzoko lasterketa antolatzeari utzi behar ziotela eta ea guk hartuko genuen erreleboa. Zalantza asko izan genituen, baina, azkenean, aurrera egitea erabaki genuen. Azkeneko hilabeteetan gogor egin dugu lan. Hala ere, arduratuta iritsi ginen domekara. Etorriko al da jendea? Ondo irtengo al da? Beldur asko.

Domekan sentsazioak bestelakoak izan ziren. Uste baino jende gehiago etorri zen, eta oso-oso pozik amaitu genuen eguna. 

Lehenengo aldia izanda, akatsen bat edo beste egingo genuen; horrela, bada, barkamenak lerro hauetatik. Torreauzoko lasterketako antolatzaileen izenean eskerrak eman nahi dizkiegu lasterketan modu batera edo bestera parte hartu zuten guztiei. 

Eskerrik asko babesleei, Oñatiko Udalari, auzotarrei, lasterketa sortu zutenei, laguntzaileei, korrikalariei eta ikusleei. Zuek barik ezinezkoa izango litzateke hau guztia aurrera ateratzea.

----------

Jasone Elorza

(Abixaran taldearen izenean)

Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak