Saltsa guztietako perrexila

Erabiltzailearen aurpegia Josu Elortza 2015ko uzt. 21a, 09:10

Hamaika ikusteko jaioak omen garela dio esaera zahar batek.

Beste batzuk, ordea, gutxi ez eta hamaika saltsatan aritzeko asmoz gabiltza batetik bestera. Azkenengoz elizan izan nintzenean entzundakoen ondoren, burutapen zehatz batekin atera nintzen; pasoko bizitza baten omen gaudenez, hobe izango dugu, ba, ikusten baino, zerbait egiten pasatzea, guztion mesederako. 

Saltsa guztietako perrexila izateak baditu bere alde onak, baina ez pentsa, anonimotasuna galtzeak baditu alde ez hain onak ere. Norberaren esku dago bizitza nola pasatzen den ikustea edota ibilbide atseginago baten alde aritzea. Egindako lanarekin, kultura, kirol… zein arlo politikoan izanik, aldamenekoaren poztasuna lortzea gauza handia baita. Dena ez dela beti pentsatu bezala aterako, arrakasta eta porrotak izango dituzula jakinda, baina helburu zehatz bati inoiz bizkarra eman gabe arituko zarela argi izanez. Ikuskizun bat plazaratzeko ilusioz, kirol talde bat suspertzeko edo herritarron egunerokoa hobetzeko asmoz dabilen jendea ezagutzea sari handia izan da jada niretzat.

Gai zehatz batzuetan izango diren desadostasunen gainetik, elkarrekin lan egin eta harreman sendoak eratzea dugu erronka. Guztiok helburu bera izan behar dugulako, emandako hitza betetzea tokaten zaigu orain.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak