'Life is a cabaret'

Erabiltzailearen aurpegia

Martxoaren 7a aukeratu genuen Aratuste kontzertuan parte hartu genuenok, deskantsu egun batzuk pasata, berriz ere elkartzeko.  Hilabete luzeetako lan gogorraren ostean Aratuste ostiralean izandako arrakastaz disfrutatzeko eguna izan zen eta aise bete ziren aurreikuspen guztiak.

Urtean zehar talde bakoitzak bere ibilbide propioa izan arren, ikuskizunaren magiak batzen gaitu, herri eta genero ezberdinetakoak izan arren. Eta guztiak batuta, ezin zerbait berria eskaini gabe oheratu. Irala kalea kabaret doinuz bete genuen, ikuskizuna kalera zabaldu eta elkarrekin egindako flashmob batez gozatzeko aukera eskaini genien bergararrei. Izandako erantzunarekin hau ere urteroko hitzordu bilakatuko da ziur. 

Eskerrak eman Kabaret ikuskizuna posible egin zenuten guztioi, zapatuko festa merezita zenuten. Garrantzitsuena, arrakasta guztien gainetik, lan talde sendo bat eratzea izan da, oraindik ere eskaintzeko asko duena! 

Atzera kontaketa hasi da …

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.