Liburu bat hastera goaz, dena prest dugu; 365 kapituluz osaturiko eleberria abiarazi dugu jada.
Momentu ahaztezin, bidai miresgarri eta pasarte zirraragarriz beteriko ibilbidearen prologoa besterik ez da hau. Istorio ororekin gertatu bezala, ezinezko egiten zaigu kontakizun honen amaiera aurreikustea edota bidean suertatuko zaizkigun eragozpenei nola aurre egin planifikatzea. Liburua amaitu bitartean hamaika aldaketa jasango ditu gidoi zehatz gabe hasten dugun bizi ipuin honek. Amets egiteko garaia dugu.
Eleberria nahasten saiatuko diren norbanako eta kanpo eragileen presentzia ere ez da faltako aurtengoan. Ahalik eta gutxien parte hartzea eskatu nahiko nieke, norberaren pasarteak gutxi ez eta gizarte oso baten istorioengan oztopoak jar ez ditzaten eskatzea aurtengorako. Ikusi behar jasotako erantzuna.
Eguneroko pasarteak dira garrantzitsu bizitzako eleberri honetan, hurrengo kapitulua hobea izango delakoaren ilusioarekin, unean unekoa disfrutatzen jakinda. Nire liburua osatuko duzuen guztioi, bihotzez, aurreko urtekoan eman zenidaten zoriontasun eta momentu imajina ezinen bestekoa opa dizuet.