Bere lekua

Erabiltzailearen aurpegia Josu Elortza 2014ko urr. 7a, 00:00

Kontsultak ari dira izaten ikasturte berri honen izarrak.

Eskoziarrak izan ziren aitzindari euren etorkizuna hauteslekuetan erabakitzeko aukera=eskubidea izaten eta emaitzak askok imajina genezakeena azaldu ez arren, irabazle garbia demokrazia izan zenaren epaiak ez du eztabaidarik. 

Herria zatituta geratu ei denaren ideia ez da errealitatearen isla, politikak bere lekua duela erakutsi baitigute eskoziarrek. Norberak bere ideien defentsan jarraitzen du, herri aberastasun oinarri nagusi izaki, bestearena zapaldu gabe, libre, ezin ikusirik gabe.

Zaila izaten da, gaia edozein delarik ere, politikarekin ez nahastea. Bakoitzak bere ideiak ditu, errealitatearen ikuspuntu ezberdinak, baina guztiak posible gizarte berean.  

Ez dut beste pertsona baten lana, edozein delarik ere, bere ideia politikoengatik baloratuko, ezberdin pentsatzen duelako edo afizio ezberdinak dituelako. Betetzen duen lanaz edo ikuslea liluratzeko egindako esfortzuaz baliatuko naiz epai horretan. Politikak bere lekua izan behar du, tokatzen zaion unean soilik ateratzeko, bestelako unerik ez zapuzteko. 

Iritsiko zaigu geuri ere hauteslekuetan demokratikoki gure nahia azaltzeko unea. Hori saihestu nahi dutenek lana izango dute, aurrean izango gaituzte eta! #28aklibre.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak