Gauzak ez baitira zuri edo beltz, itsasoak dituen misterio ezkutuak ur gardenak ezkutatzen dituela pentsa.
Talde txiki baten ilusio, indar eta lanak harresi guztiak botatzeko adina indar du; aurkakoaren ideia isilarazteko sortuak, etorkizun eza dute balore hauekin. Helmuga beti izango da urrun, bidea egiten hasi ezean. Ez baita dena sinestarazten diguten bezalakoa, ez dute zertan beti berdinek irabazi, gure esku dago erabaki horiek hartzea.
Eibarren ilusio, kemena eta lana mugarik gabe zabaltzen ari dira, talde txiki batek umiltasunez gailurrera iristeko bidea erakutsi digu. Gogoz borrokatuz, sorpresa eman eta herri oso bat imajina gabeko poztasunera eramateko gai izan dira. Zorionak eman Eibar futbol taldeari eta, bereziki, Arregi defentsa bergararrari.
Baina ez da soilik futbol kontua izan behar. Garai zail hauetan, arrazoi gehiago ditugu horrelako talde txikien ondoan jartzeko eta denon artean mundu hobe baten alde borrokatzeko. Kopurua ez baita garrantzitsua, lortu nahi dena baizik.
Beste talde txiki batek hasi zuen erronkak ekainaren 8an herri oso bat elkartzea lortuko du. Izan leike, dena izan leike.