"Hakuna matata"

Erabiltzailearen aurpegia Josu Elortza 2012ko mai. 24a, 02:00

Irratia entzuteak zein telebista ikusteak beldurra ematen duen garai hauetan...

... zaila egiten da norberak dituen arazoak alde batera utzi eta lasaitasuna zer den aurkitzea. Zaborraren tira-birak, murrizketak, liskar politikoak… eta hamaika kontu gehiago.

Etorkizuneko gizartea gure esku omen dago, gure eskuetan  etorkizuna izango direnen bizitza. Gai potoloa egunerokoari aurre egiteko arazoak dituen herritarrarentzat. Neurriak hartu behar dira, bai, baina herritarraren bizitza duina ziurtatuta edozein neurriren gainetik. 

Ilusioa galtzea baino gauza okerragorik ez da. Apustu zein loterien aurretik, kirola omen da gauzak ahaztu eta ilusioa mantentzeko formula. Horren adibide, Bukaresteko ametsa hizpide hartu zuten zaleak. Ez zuten zortea lagun izan, urte borobil bati ezin merezitako amaiera eman, pena. Iñigorentzat omenaldi bikaina izango litzateke, gertatutakoa inoiz ahaztuko ez den arren. Tira, beste aukera bat daukate, baina ez dute pentsatuko ba futbola aldatu duen maisuari azken titulu gabe uztea! Ahaztu gabe, agur eta ohore Mikel.

Gure esku ez dauden arazo asko daude, baina norberaren esku dago ilusioa mantentzea. Bihar Aitorrek Gorla igo bezain azkar uzten ditut nik arazoak alde batera, merezi duelako, egizue aproba zeuek ere!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak