... historia handiko festak dira gurean. Horren adibide, aurreko ostegunean herriko kaleetan ikusitakoa. Iazko Aratusteetako kontzertuan berreskuratutako tradizioek herritarrak txunditu zituzten, eta aurten kalera bueltatu dira. Bergararrok berriz ere Ostegun Gizen eguna ospatu genuen, gazte zein helduek tradizioez disfrutatu genuen.
Kontzertuari helduz, erronka handia zen aurtengoa. Hunkigarria harmailen irudia eta izugarria denbora gabe eta talde ez profesional batek lortutakoa. Dena primeran atera zen. Eskerrik beroena zaleei eta hilabeteetako lanarekin musika, antzerkia eta dantza elkartzen dituen musikala posible egin dutenei beste urte batez.
Aurtengoan ere lau buru horiei herritar zein kanpotar artisten laguntzaz osatutako 180 lagunen lan eta ilusioa batuz, mugarik ez dugula erakutsi dugu. Zorionak! Esperientzia berria zen askorentzat, baina elkarlanak ikuskizun borobila aurkeztea ahalbideratu zigun. Plazera, benetan, izandako taldearekin lan egitea.
Lana eta ilusioa elkarlanarekin batuz dena lor daitekeenez, zergatik ez gure metodologia jarraitu? Hasiera guztiak dira zailak, ez da etsi behar, hesiak saihestu eta eman bidea imajinazioari! Ez ahaztu.