... gehiegi nire ustez, sarritan bene-benetako helburuak zeintzuk diren nahasteraino.
Lau-bost bat ikasgai, eta ez gehiago, joko nituzke ezinbestekotzat: irakurri eta ulertzea eta irakurritakoa ahoz eta idatziz adierazteko abilezia eta oinarrizko kalkulu matematikoetan trebezia –batu, kendu, zatitu…– eta hori dena, jakinminean eta errespetoan oinarrituta.
Hauek inozoak diruditen arren, adibidez errespeto hitza bera, nire ustez, ordezkatu egin ohi da sarri tolerantzia hitzagatik eta eskolaume eta gazte askok, eta ez hain gazteok ere, toleratu (aguantatu) egiten ditugu errespetatu beharko lirateken hainbat egoera, persona eta gauza. Zenbat dira, benetan, ingurugiroa errespetatzeko gai? edo norbere ikasketak, edo gurasoak? edo lagunak? edo ondasun publikoak?
Pentsatzen dut errespetoa familiako jarrerak imitatuz xurgatzen den zerbait dela, bakoitzak bere etxean txiki -txikitatik. Eta eskola, berriz, sendotzen eta baloratzen saiatzen dela. Saiatzen bakarrik, eskolarik ospetsuenak ere ezingo digulako zihurtatu etxean ohinarritu ez den ezer.
Gizarte sanoagoa denon nahia denez, agian adosteko dauzkagu zeintzuk diren oinarrizko ikasgaiak.