Bi erakundeek komunikabide honetan lan egiten duten profesionalen adierazpen-askatasunaren kontrako erasoa dela uste dute eta euren gaitzespena erakutsi nahi dute.
Komunikabide hori alderdi politiko batek manipulatzen duela salatzen dute egindako pintadek. Komunikabide horretan lan egiten duten profesionalen kontrako bortxaketa bat suposatzen du horrek. Hori dela eta, Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak Goienako langileei babesa eta elkartasuna adierazi nahi diete.
Komunikabide bat erasotzea, batez ere horren helburua adierazpen-askatasuna mugatzea bada, gainontzeko egunkariak, irratiak, telebistak eta komunikabide digitalak erasotzea bezala da. Egunero adierazpen-askatasunaren eskubidea erabiltzen duten kazetarien kontrako eraso inplizitu bat da. Hori dela eta, profesional euskaldun guztiei ekintza hau salatzera animatzen zaituztegu.
Era berean, Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak edozein komunikabide ideologia politiko batera lotzea arriskua duela gogorarazi nahi dugu, objektibitatearen printzipioak eta informazioen egiaztasuna errespetatzen dituzten langileen esfortzua alde batera uzten baita.
Tokiko komunikabideen garrantzia ere azpimarratu nahi dugu. Ezinbestekoak dira herritarren informazioa jasotzeko eskubidea betetzeko.
---------
Jesus Coteron
(Euskal Kazetarien Elkartearen eta Kazetarien Euskal Elkargoaren izenean)
Euskal Herria