Ausardiaz betetako motxila

Erabiltzailearen aurpegia Jaione Carpintero 2017ko mar. 11a, 15:00

Duela gutxi motxila hartu eta Asiara bidaiatzea erabaki nuen.

Hilabete pasa nuen Thailandian. Ni eta nire motxila. Bakarrik. Zergatik ez? Betidanik probatu nahi izan dudan zerbait izan da. Esperientzia ahaztezina. Norbere buruarekin denbora gehiago eman, pentsatu, ikasi, ezagutu, eta inguruko jendearekin harremanak egin. Zoriontsu izan, bizi garen estres mundutik, egun gutxi batzuetatik bada ere, distantzia hartuz. Begiak itxita berriz egingo nukeen zerbait izan da. Eta egingo dudana, ziur!

Ausarta? Abenturazalea? Ikasteko eta ezagutzeko grinaduna? Ez! Nire inguruko jende askok inkontziente baten modura ikusi naute. Are gehiago, emakume izanik.

Bakarrik bidaiatzeak ez du esan nahi lagunik, familiarik ez duzunik, ezta gutxiago ere. Bakarrik bidaiatzea nahi duzuna, nahi duzunarekin eta nahi duzunean egiteko askatasuna izatea da. Guztioi, baina bereziki emakumeei, motxila beldurrez hustea, ausardiaz betetzea eta munduan ibiltzea gomendatzen dizuet. Bizitzan behin bada ere, probatu!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak