Diskoak labetik atera berri dute talde askok Durangoko kulturaren plazan prest izateko.
Pozgarria da ikustea horietako talde asko emakumez osatutakoak direla. Euskal emakume musikariak azkenengo urteetan izan duen presentziak gorakada izan duela uste dut eta benetan alaitzekoa da hori.
Zaila da beraien lana. Aurreiritzi asko izaten ditugu plaza gainean ikusten ditugunean. Politak diren edo ez diren erreparatzen dugu beraien kantuetako hitzen atzean dagoen mezuari arreta handirik egin gabe.
Garaiak aldatu direla uste dugu askotan, baina asko geratzen da egiteko oraindik. Euskal literaturan, adibidez. Badoa emakumea lurra eraiten poliki-poliki, baina, oraindik, bidean asko dago landatzeko. Bestela, hausnartu eta pentsatu, zenbat euskal idazle emakume ezagutzen dituzu? Eta gizonezkoak? Hara hor erantzuna.