Klik!

Erabiltzailearen aurpegia Jaione Carpintero 2015ko ira. 15a, 09:31

Irailarekin batera udako oporrak amaitzen dira askorentzat. 

Kanpora joan gara, leku berriak bisitatu ditugu, aspaldiko lagunekin elkartu gara... Opor egunak azkar igarotzen badira ere, gurekin zati txiki bat ekartzen dugu maletan: argazkiak!

Mila erretratu ateratzen ditugu, partekatu egiten ditugu lagunekin eta sare sozialetara igotzen ditugu aurretik filtro batzuk pasatuz, noski. Egunotan guztiok sentitzen gara argazkilari. Izkina guztietan aurkitzen dugu norbait reflex kamera batekin, tableta batekin edota mugikorrarekin klik egiten etengabe.

Bizitzak oparitzen dizkigun momentuez gozatzeari baino gehiago, argazkiak ateratzeari jartzen diogu gure arreta guztia. Norberaren bizitzaren segundo bat betiko bilakatzen dugu errealitate paralelo batera eramanez.

Betiko esan dut, baina ez nago oso ziur horretaz. Askotan iruditzen zait gaur egungo argazki baten helburua, pertsona askorentzat, behintzat, ahalik eta atsegite gehien lortzea dela Instagram bezalako plataforma batean. Hori lortzean, ordenagailu edota mugikorreko bit arrunt eta txiki bilakatzen da, beste milioi askoren artean galduz.

Eskerrak argazkilaritza hori baino zerbait konplexuagoa dela; alegia, begirada, objektiboa eta bihotza jarriz besteek ikusiko ez luketen errealitate hori islatzea. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak