Martxoaren 8a

Erabiltzailearen aurpegia Jaione Carpintero 2014ko mar. 12a, 00:00

Ama zareten guztioi, zorionak! Arreba, ahizpa eta izeba guztiei ere! Ane, Karmele eta Leire, zeuei ere, zorionak emakume izateagatik!

Martxoaren 8a pasa dugu. Dudarik gabe, eztabaida ugari sortzen dituen egun horietako bat da. Ospatu beharreko data al da? Askorentzat ez! Askok uste dute, eguneroko bizitzan borrokatu behar dugula nahi dugun hori lortzeko. Beste emakume batzuek, ordea, egutegian gorriz borobilduta dute data hau.

Iritziak iritzi, 37 urte igaro dira Euskal Herrian egun hau ospatu genuen lehen alditik, eta igande honetan, Donostian berdintasuna eskatzeko eta aldarrikatzeko antolatutako lasterketan, 3.500 emakumetik gora hartu genuen parte.

Urteak daramazkigu berdintasuna lortzeko ahaleginetan. Bizi garen gizarte matxista honetan gure lekua aldarrikatzen. Argi dago asko lortu dugula, baina oraindik, asko dago egiteko.

Halako ospakizun egunak beharrezkoak al diren galdetzean, gogora dezagun egiteko falta den guztia. Indarrak batuz, eraso matxistekin bukatuko dugu, lanpostuetan berdintasuna izango dugu eta gizartean merezi dugun errespetua lortuko dugu. Egunean eguneko borroka da, bai, baina lantzean behin ospatu eta aldarrikatzea ez dago gaizki. Beraz, emakume guztiei, zorionak!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak