'Humanity' Aralucen?

Erabiltzailearen aurpegia Joxemi Campillo 2020ko urt. 25a, 00:00

Azken egunotan, irudi negargarriak ikusi ditugu Igorre aldean. Mondragon taldeko kooperatiba bat, Batz, poliziaren eta eskirolen laguntzarekin Araluce enpresan sartu da materiala lapurtzera. 141 familiaren etorkizuna jokoan dago, eta kooperatibaren erantzuna polizia bidaltzea izan da. Berriro ere, agerian geratu da langile ez-bazkideen eskubide gabezia euskal kooperatibetan.

Eredugarriak omen diren Mondragon taldeko kooperatibek behin eta berriro erakutsi digute beraien interes bakarra ekonomikoa dela. Kapitalismoaren aurpegi atsegina erakusten digute, eta, aldi berean, lan sindikalaren faltagatik langileak eskubiderik gabeko zenbaki huts bihurtu dira. Kuriosoa da: etika eta morala askotan aipatu arren, holakorik ez daukatela erakusten dute egunerokoan. Mondragon taldeko laugarren printzipio kooperatiboan, adibidez, kapitalaren izaera instrumentala aldarrikatzen dute. Bitartean, kooperatibista gehienen pentsioak kudeatzen dituen Lagun Aro guztien aurrezkiekin espekulatzen ibiltzen da. Hipokrisia ederra!

Mondragon taldeko kooperatibak, elkarte anonimo bilakatzeko bidean, beraien benetako aurpegia erakusten dabiltza azken urteotan. Adibide asko dauzkagu. Estatu espainoleko pertsonaia ilun eta ustelenetakoaren gonbidapena Arrasate bisitatzeko punturik gorenetarikoa izan da ibilbide horretan. Euskal Herriak ez ditu holako kooperatibak merezi eta nahi.

----------

Joxemi Campillo

Kooperatibista ohia

Aramaio

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak