Mariak, nire fisioak, lesioa nabarmen arintzea lortu du eta ni ospitalera gustura joatea beraren meritua izan da. Iñaki, Oihana, Charo eta Zorione fisioekin eta Isabel medikuarekin denbora gutxiago egon naiz, baina haien tratua ere primerakoa izan da, ezin kexatu naiteke.
Nork esango zidan ospitalean lagunak egingo nituela!
Bizitza honetan, zoritxarrez, ohituta gaude gauza txar guztiak edo ia guztiak esaten; gauza onak aipatu behar direnean isilik geratzen gara, ordea, eta ez ditugu aipatzen. Baliteke lotsagatik izatea, harrotasunagatik ere izan daiteke. Zergatik adore bikoitz hau?
Bukatzeko, esan beharra daukat gehiago baloratu behar dugula daukaguna. Egungo mundu neoliberal basati honek horrela jarraitzen badu, laster osasuna gutxi batzuen pribilegio bihurtuko da. Orduan oroituko gara lehen hainbeste kritikatzen genuenaz, eta orduan bai, Osakidetzari buruz ongi hitz egingo dugu, baina, beharbada, berandu izango da ordurako.
----------
Javier Bujanda Diaz
Oñati