"Errauskailua Oñatin orain!"

Erabiltzailearen aurpegia

Behar-beharrezkoa delako, aurrerapenari bizkarra ematea...

... egundoko arduragabekeria delako, beste leku batzuetan baldin badago guk ere merezi dugulako, bizi dugun krisi ekonomiko honetan behar-beharrezkoa delako lanpostuak sortzea eta errauskailuak sortuko dituelako, Oñati herri zoragarri hau EHko mapan kokatuko duelako behingoz, herrian bertan tokia soberan daukagulako (metro koadrotan Gipuzkoako herri handiena baikara), errauskailuari jaten emateko jendea gogotsu eta mobilizatuta dagoelako, eskutitz xume honetan sartzen ez diren beste mila arrazoirengatik... 

Errauskailua Oñatin Orain plataformarentzat eman ezazu sinadura bat, denon artean posible delako usainik gabeko eta aire naturala isurtzen duen errauskailua Oñatin eraikitzea.

Zubietako biztanleek eskubidea baldin badute, guk zergatik ez? Denok eman behar dugu sinadura bat gutxi batzuek dena sinatu ez dezaten!

--------------------

Javier Bujanda Diaz 

Oñati

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.