Jabier Bujanda (Oñati): "VPO etxebizitza: "Vive, paga y obedece"

Erabiltzailearen aurpegia

Eskutitza idaztearen arrazoia da Olabartako etxe okupatuagatik Oinatiko bost gazte deklaratzera bidali dituztela.

Deklaratu eta gero epaiketa iritsiko da. Etxebizitza Udalarena da, hiru urte zeraman hutsik eta teorian "vivienda sozialerako" zen.
Teorian Oñatin agintzen duen PNVk (Partido del Negocio Vasco) herriaren arazoei aurre egiten lagundu beharko luke. Argi dago gazte hauek okupatu izanaren erabakia hartu zutenean arazo bat zegoela; hau da, etxebizitzaren egungo egoera larria. Eta zein izan da odola eduki beharrean europorlana duten kontzejalen erabakia: gazteak deklaratzera bidaltzea.

Oñatin ez baduzu kooperatiba zoragarri baten lan egiten eta ez badiozu zure bizitza kutxari ematen, gazteok ezin dugu etxebizitzarik eduki.

Eredu honen sortzailea eta, beraz, erruduna PNV izan da. Azken urte hauetan oñatiar gazteok etxebizitzarekin ditugun arazo larriak konpontzen saiatu beharrean, Oñatiko gazteak baino gehiago maite duten merkatu inmobiliarioari erraztasun guztiak jarri dizkiote, diru beltzez beteriko propina zikinak onartuz, udaletxean garbi dauden gauza bakarrak bertako leihoetako kristalak baitira. Hauek VPO etxebizitzak egin eta egin aritu dira azken urte hauetan, ustez gazteok dugun etxebizitza arazo larria soluzionatzeko. Niretako arazo larria da 40 urtez hipotekatua egotea; beraz, mila esker, baina ez dut zuen laguntzarik nahi.

Deklarazioan Udalak erabiliko duen abokatua, gainera, oñatiar guztion diruarekin ordainduko dugu. Hau da hau paradoxa: herritarron dirua herriaren aurka erabiltzen. Eskerrik, asko PNV. Arazoari konponbidea ematen saiatu beharrean (espekulazioaz behingoz amaitu, jada eginak dauden eta hutsik dauden etxebizitzak bete...), beste mila arazo sortu dizkigute euren kartera beteta egoteaz obsesionatuta bizi diren kontzejal hauek, eta horrekin nahiko izan ez badugu, orain deklaratzera. Hau al da arazoak konpontzeko duzuen era? Hau al da gazte oñatiarren alde egiten duzuena? Oñatin bizi ahal zarete?

Gaur egungo etxebizitzaren egoera larriaren sortzaileek Udalean jarraitzen badute, 40 urtez hipotekatuta bizi nahi ez dugun gazteen etxebizitza arazoak ez dira inoiz soluzionatuko. Zuek ez duzue etxebizitza arazorik; zuek ere ez duzue inoiz okupatuko etxebizitza bat. Amaitzeko, bi besarkada eman nahiko nituzke:
-PNVri, nigatik (etxebizitzaren egoera larria pairatzen duen oñatiar gazte bat) egin duen guztiagatik. Eskertzen dut benetan, baina oraingoz nahiko dut nire arazoekin.
-Eta hau bai, benetakoa, deklaratu duten bost gazte oñatiarrei.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.