Hilabete gutxiko iloba, besoetan nuela, eskuan nuen mugikorreko pantailara atzamarra luzatu eta pantaila pasatzen hasi zitzaidala azaldu nien lagunei; txundituta nengoela. Bera "are txundituago" zegoela erantzun zidan, urtero-urtero fakultatean hasten diren 18 urteko gaztetxo berez-berezko digitalekin.
Urterik urte, geroago eta handiagoa ei da lagunari bulegoan pilatzen zaion ordenagailu hondatu eta birusez jositakoen tontorra; sarean infektatutakoak guztiak.