Ero-haize

Erabiltzailearen aurpegia Jon Berezibar 2015eko abenduaren 19a

Hegoak jota, aztoramenduak bizi gaituela ematen du eta inork gutxik dirudi bere baitako.

Berdin balio du eguratserako, Gabonei buruz jarduteko nahiz, bai, boto-kutxetara gerturatzeko garairako ere. Guztia batuko da datozen egunotan, baita loteria. Fede-jauzi ariketa bertsua eginda hel dakioke boletoari zein boto-paperari, zori hutsean sinesten duenik geratzen bada inon. 

Bat edo beste, ufadak, haize-orratzak nola, hegora begira jarriko gaitu. Madrilera. Sari potoloa, irabazleak eta galtzaileak; banaketa egongo da. Txartel edo paper barik, jokoak guztiok joko gaitu. Haizeak bezala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak