Retromaniak gatibatuta geratu gara osteko belaunaldiak ere, lilura nerabe batek jota bezala. Monterronen joan den zapatuan gose handia zegoen, jaialdi itzela egin zioten Jul Bolinagari; ederra estimu erakustaldia. 80koa modukorik ez da errepikatu Euskal Herrian.
Leherketa egon zen, eta gero, sakabanaketa batetik –bakarlari eta talde bikainak– eta retromania errepikazalea bestetik. Iluntasunean eta ezkutuan pilatzen ei da datorrenaren energia. Geratzen ote da zokorik?