Behin batean

Erabiltzailearen aurpegia Jon Berezibar 2014ko urriaren 31

Bikingoek uste zuten Yggdrasil zuhaitz erraldoia zela munduaren ardatza.

Siddhartha fikus baten abaroan iritsi zen nirvanara eta kristau ipuinetan bizitzaren eta jakinduriaren ikurtzat dute zuhaitza. Druidentzat artea sakratua zen. Gurean ere ez da arrotza gurtza hori. Fikzioan, Printze Txikiaren galaxian baobabek izu-laborria zabaltzen zuten eta, Hogwartseko lorategietan, zume sentibera bezain hilgarria zeukaten. Springfielden, limoiondoa.

Arrasaten indiar gaztainondo bat, antza. Astelehenean omendu zuten gudan hilari nola, krabelin gorriz, agur eta ohorez. Nork bere fantasia, nork bere epika, nork bere apeta. #agurarbolapeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak