Bikoizketa, txalo eta negar

Erabiltzailearen aurpegia Jon Berezibar 2014ko irailaren 8a

ETB1en filmak jatorrizko hizkuntzan euskarazko azpitituluekin emango dituzte aurrerantzean.

Eta askok txalo. Hemen diskusioa ez da zinemari buruz edo bikoizketaren kalitatea txarra edo ona den. Hemen galtzailea betikoa da: euskara.

Pantailek hezi gaituzte, bai, behintzat, nire belaunaldikoak, eta karratu batetik jaso ditugu erreferenteak, inspirazioa, mundua. Leiho eta ispilu. Aberastasuna, hedadura eta ikusmira ematen dio bikoizketak euskarari, ezinbestekoa zaio.

Txaloak entzutean, nik negar egin nuen lehen uste nuelako apustu falta zela, orain arduragabekeria iruditzen zait eta ez dut sinesten hasi gura nahita egiten dutela. Zergatik ez ETB2n?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak