'Gara'-rekin eta lantaldearekin elkartasuna

Erabiltzailearen aurpegia Jokin Bereziartua 2019ko ots. 1a, 08:37

Joan den asteazkenak egun alaia izan behar zuen Gara egunkariko lankideentzat. Izan ere, hogei urte bete ziren lehenengo zenbakia argitaratu zutenetik, eta, hain zuzen, ospatzeko moduko lorpen handia da hori, batez ere komunikabideentzat bizi dugun aro zail honetan.

Aitzitik, poztasun zantzurik ez genuen sumatu Gara-ren arduradunek egunkariaren urteurrenean egindako agerraldian: erredakzioa hutsik eta erdi ilunpetan zegoela, datozen urteotan hiru milioi eurotik gora ordaintzera derrigortuta daudela azaldu zuten, zer eta Espainiako justiziak berak legez kanpokotzat jotako Egin egunkariaren itxieraren ondorioak ordaintzeko.

Lerro xume hauen bidez, Goiena Komunikazio Taldeko langileek eta Euskal Herri osoko 66 toki komunikabide batzen dituen Tokikom-ek Gara-ri ezarritako zor horren bidegabekeria publikoki salatu nahi dugu, komunikazio proiektuaren bideragarritasuna kolokan jarriz prentsa askatasuna eta aniztasuna ere kaltetzen dituelako, eta elkartasuna adierazi nahi diogu Gara-ren lantalde osoari.

Toki komunikabideetan oso jabe gara prentsa aniztasunak duen garrantziaz, eta haren alde diharduenak ondoan izango gaitu.

----------

Jokin Bereziartua, Julen Iriondo, Larraitz Zeberio eta Mirari Altube

Goiena Komunikazio Taldeko Kontseilu Sozialeko kideak, Goienako 44 langileren izenean

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak