Kaka, baloi baten bueltan

Erabiltzailearen aurpegia Jokin Bereziartua 2016ko maiatzaren 14a

Apirilaren 30ean UDAren eta Bergararen arteko derbia tokatu zitzaidan.

Jokaldirik erabakigarriena, 1-2koa ekarri zuen penaltia, ez nuen grabatu, Aretxabaletako gizon baten eta Bergarako gazte baten arteko beroaldi batek gutxigatik ez zuelako borrokaldi baten amaitu. Kameraren parean izan zen, eta segundo pare bateko shock hark –ezin nuen sinistu– eragotzi zidan penaltia –edo liskarra– grabatzea. Harmailatik saioan penaltia ezin erakutsi, eta, beraz, amorrua. Eta bestelakoa, baina amorrua harmailetako giroan zegoena ere...

Penagarria norberaren kakak baloi baten bueltan ateratzeko ohitura. Bihar (17:30) amaituko dute liga Mondrak eta Bergarak. Nire porra? Lehiarik sanoeneko irabazlea igo dadila!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak