Eta horrela 80 talde izateraino, hogeina taldeko lau multzotan banatuta. Hori zen 1994-1995 denboraldiko Zaldibarko Areto Futbol Txapelketak bizi zuen egoera. Gutxi izango ziren garai hartan Zaldibarren edo Iturripen –40 partidu astebururo!– jokatu ez zuten futbolzale arrasatearrak.
Ez dut uste futbolarekiko zaletasunak nabarmen behera egin duenik, baina 54. edizioa hasi berri da eta hamar talde daude, hori bada alde nabarmena. Eta eskerrak batzuk oraindik antolatzeaz arduratzen direla. Herria zen Zaldibarren oinarria, baina herri barik geratu da, eta baliteke azkena izatea. Hala bada, lastima.