Akordioa, are garrantzitsuago

Erabiltzailearen aurpegia Jokin Bereziartua 2015eko maiatzaren 31

Hauteskunde gaua berezia izan zen oso, arrasatear zein kazetari moduan.

Lana gogotik egin behar datuak eta balorazioak jasotzeko, historikoa izan zen gau baten. Izan ere, Arrasateko EAJren kiniela baikorrenek ere ez zuten garaipena aurreikusten; hori bera frogatu nuen batzokian, in situ, botoen zenbaketa amaitzerako bertan nengoelako. EH Bilduren porrota ere, erabateko sorpresa.

Ez nator asteon egin diren hamaika baloraziotan eta analisitan sakontzera; kazetari moduan Arrasaten irekitzen den aro berriari ari natzaio begira. Baina ezin ezer garbirik aurreikusi... Hori bai, orain arte akordioak garrantzia izan badu, agintaldi berrian are garrantzitsuagoa izango da. Hori ei da politika, edo? 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak