Baina argi daukat arrakastaz egingo dela berba, bihar, biharamuneko balorazioetan. Ez naiz ni izango arrakasta hori ezbaian jarriko duena, kopuruak kopuru direlako, eta argi dudalako Durangoko Azoka beharrezkoa dela gure kulturarako.
Baina arrisku handi bat ere ikusten diot, aldi berean: urtean behin Durangora joan, azokan zerbait erosi eta Ahotsenean edo Plateruenan zuzenekoren bat ikusi ostean euskaldunok urteko kontzientzia zuritzeko erabiltzea. Euskal kulturak ere, 365 egun!