"Ezin dozue euskaraz egin?"

Erabiltzailearen aurpegia Jokin Bereziartua 2014ko urr. 3a, 00:00

Nola da posible? Ezin dozue euskaraz egin? Elkarrizketa bat bera be ez?", diosku lagun baten neskalagunak kuadrilla osoari.

Eztanda egin du, eta ez zaio arrazoirik falta. Asteburuko poteoa da, zortzi bat lagun gara. Euskaraz hitzik ez denbora tarte luze baten, eta guztiak D ereduan ikasitakoak. Euskara gure ama hizkuntza izateko hezkuntza jaso arren, gazteleraz komunikatzen gara. Ez da berria, euskaraz aritzea salbuespena da gure kuadrillan Eta ziur nago ez garela bakarrak.

Hain dago barneratuta, hain da ohitura errotua, esan diot ez dudala uste buelta emango diogunik: "Penagarrixa da", erantzun dit. Berriro ere, erabat ados nago zurekin. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak