Era berean, kolektibo orotan itzalak daude, eta, beraz, San Juan jaietan izan den ustezko sexu erasoak ez du Arrasateko gizartea ordezkatzen. Horren froga da ustezko eraso hori salatzeko deialdiek mugiarazi zuten jendea.
Berehalako erantzun indartsua oso larria den gertaera bati; ondo, Arrasate! Baina jaietako azken egunean gertatutako borroka ere ez zen gertaera isolatua izan, tamalez edozein aste bukaeratan gertatzen dira halakoak. Ondo pasatzen ez dakitenek besteon festa baldintzatu?
Ez gaude prest. Jaiak bai, zentzua ere bai.