Ni ere katean egongo naiz, Euskal Herriak bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea aldarrikatzea nire esku ere badagoela sentitzen dudalako.
Hain da oinarrizkoa aldarrikapena, benetan gure esku dagoela barneratzean dago gakoa.
Leloaz harago, politikaz –berba kutsatuegia gurean– harago joan behar duela, behetik gora. Irudimenetik, eta herriz herri, auzoz auzo eta eskuz esku. Herri txiki baten hasi zenak lorpen erraldoi baterako bidea markatu duelako, helduko delako zer izan gura dugun erabaki ahalko dugun egun hori, ziur nago. Emaitza? Lasai, orain ez da lehentasuna.