"Elkartasuna zinegotziei"

Erabiltzailearen aurpegia Joseba Beñat Elortondo 2011ko aza. 21a, 01:00

Oñatiko Udal Langileen Komiteak hauxe azaldu nahi du Bildu koalizioko zinegotziak jasaten ari diren mehatxuen aurrean.

1-Udal Langileen Komiteak, udal langileen izenean, gogor salatu nahi ditu Bildu koalizioko udal zinegotzien aurkako kanpaina eta mehatxuak.

2-Udal zinegotziak herritarren gertuko ordezkariak direnez, herritarrok eta udal langileok babes jarrera tinkoa adierazten dugu.

3-Mehatxatzaileek jarrera honekin ez dituzte zinegotziak bakarrik mehatxatu; zinegotziak herritarren ordezkariak direnez, Oñatiko herri osoari ere bota diote mehatxua.

4-Egoera latz honetan, udal langileen gertutasuna erabatekoa da.

-----------------------------

Joseba Beñat Elortondo
(Oñatiko Udal Langileen Komitea)
Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak