Kantxatik kanpo ere suertatzen dira, sarritan, txapela kentzeko bezalako erabakiak hartzeko uneak. Zuek, pilotariok, azken aste hauetan hartu dituzuen erabakiak horrelakoak izan dira, eta horiekin erakutsi diguzue zeintzuk diren zuen benetako balioak: lankidetza, ausardia…
Ez zen erraza izango greba egitearen erabakia hartzea, zuen eskubideak defendatzeko, nahiz eta badiren beste batzuk, langile direnak baina ez lankide, ez dutenak bat egin defentsa honekin.
Beraz, Albisu, Laso, Agirre… harrotasunez esan dezakezue, "txapela buruan eta ibili munduan". Izan ere, ekintza daudenean, hitzak soberan daude!
Kontratua berritu ez duten pilotariak ere kontuan izan nahi ditut: Victor, Etxegoien, Laso eta Marikerrena. Pilotazaleon babesa igorri nahi diet guztiei; pilotalekuan ikusi nahi zaituztegu berriro!
Ez nuke amaitu nahi Jose Ramon Garai aipatu gabe, eta, bide batez, eskaera berezia luzatu, elkarrizketari atea irekitzeko, eta lehenbailehen konponbidea aurkitzeko.
Egungo emaitzak: Baikoko lankideak 22 // J.R. Garai eta beste 0.
----------
Juanra Ballina
Aramaio