Nik, beste zale askok bezala, bizi duten egoera ezagutzera emateko hartu duten erabakia babesten dut. Izan ere, pilotazaleok, pilotalekuetan gozatzen dugunok, irtenbide duina besterik ez dugu nahi gure pilotarientzat.
Benetako txapeldunak beraiek direlako, kantxa barruan, gorriz edo urdinez jantzita, buruz burukoan zein bikoteka… bestelako interes ekonomikoetatik kanpo!
Aldarrikapen hauen aurrean, Jose Ramon Garairi zuzentzen diot eskaera, egoera bideratzeko, batik bat pilotarien lan-egoera duintzeko eta, ondorioz, pilotazaleon gogoa eta nahia bizirik mantentzeko!
Besterik ez, gora zuek, pilotariok!
Animo eta babes osoa iniziatiba hartu duzuenoi, eta bereziki kaltetuen suertatu zaretenoi –Eskiroz, Victor, Laso, Arretxe eta Etxegoien–.
Era berean, hurrengorako eskertzekoa litzateke lankide guztien babesa izatea, baita oraingo honetan adierazi ez dutenena ere.
Ez dezala indarra hartu poltsikua beteta baina burua hutsik dioen esaldiak! Izan ere, bizitzak buelta asko ematen ditu.
Gaurkoz, emaitza: J.R. Garai + Olaizola + Urruti + Imaz = 0 // Pilotari + pilotazaleak = 22.
----------
Juanra Ballina Arratibel
Pilotazalea
Aramaio