"Debagoieneko Ospitalea"

Erabiltzailearen aurpegia

Denbora asko generaman hau egiteko asmoz...

... baina joan den astean Mari Carmen Bakaikoaren gutuna irakurri ondoren, animatu egin gara. 

Joan zen astean irakurri genuen Mari Carmenen eskertza Arrasateko Ospitaleari, eta gurean ere beharrezkoa izan dugu bertako zerbitzua erabiltzea; Mari Carmenekin eta Pacorekin ere topo egin genuen horietako batean. Goraintziak, familia guztiari.

Ospitalean oso ongi tratatu  gintuzten, baita gauzak okertu zirenean etxeko zerbitzuarekin ere… Zerbitzu hori oso erosoa eta benetan beharrezkoa ikusten dudala esan beharra daukat. Gure kasuan, aita hil arte eduki genuen etxean, lasai joan zen, denok inguruan geundela, egunero bere mediku eta erizainek etxean zainduta. Orain 5 hilabete hil zen aita, baina benetan gustura joan zen, bere ohean eta familiaren ondoan. Ospitaleko auxiliar, mediku, erizain eta langile guztioi, mila-mila esker, benetan!

--------------------

Junkal Bakaikoa

(Tomas Bakaikoa Sotilen familia)

Antzuola

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.