Babak eta legatza

Erabiltzailearen aurpegia

-Kaixo! / Egun on, bai /Zer gurozu? Menue ala kartie? / Menue, menue! /Ba, gaur zera dauketzu, lehenengorako: porru-patatak, entsaladie, baba gorrixek, lentejak eta iderrak. Bigarrenerako, barrez: legatza saltsa berdien, bakailaue piperrakin, saiheskixe eta txarri-txuletie / Babak eta legatza jango dittut, ederrak egongo die eta / Bai, ederrak daz, sukaldarixe artistie da! Ikusiko dozu!

Fan da kamarerue sukaldera, eta, bixen bittartien, ogi otzarakarie jan dot. Zelako gosie! Ardaue be ekarriko balau?

Ekarri dau ekarri biherrekue. Egixe esan, ederra dau, bai. Babak aza eta guzti. Eta legatza be eder askue. 

-Postreik jango dozu? / Zer dauketzue ba? /Arroz-esnie, flana, gaztai-tartie, pantxineta, etxeko jogurre, frutie eta helaue /Etxekuek die? / Bai, horixe / Ba, etxeko jogurre ezti apur batekin, mesedez / Belaxe ekarriko dutzut.

Ekarri dau. Zelako gozue, benetan gozue. Eztixe gorri-gorrixe, oso ona.

-Kafeik hartuko dozu? / Hutse / Hutse? / Bai, hutse.

Kafe hutse, bizketako; bizi-bizi, AEDkin euskerie letxe.

Badakitzu, lagun, euskeraz bizi-bizi. Egin gaittezen AEDko bazkide!

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.