Bilera adeitsuak izan ziren, eta esateko geneukana entzun eta aditu zuten.
Gure mezuaren bidez, euskal presoen larrialdiegoerari buruzko ohartarazpen bat egin nahi izan genien, gaixotasuna, urruntzea eta gradu-aldaketa direla eta. Egoeraren larritasunak kezka sortu zien gure solaskideei.
Egun haietan, Madrilen zabaltzen ari zen ordurako pandemia; biral bihurtzen hasi zen arrisku-taldeak kontzeptua, eta talde horien artean bereziki zaurgarritzat jotzen ziren adineko pertsonak. Bada, espetxean dauden pertsonek txartel guztiak dituzte: adin handia, gaixotasun oso larriak, senideengandik urrun, informazioaren opakutasuna… eta, orain, konfinamendu bikoiztua bihurtu den berrogeialdi hau. Osasunaren Nazioarteko Egunaren astea den honetan –apirilak 7–, gogora ekarri nahi dugu egoera hori.
Osasunerako eskubidea bizitzeko eskubidea da, preso daudenena ere bai. Espetxeak erabat oztopatzen du osasuntratamendu egokia izatea, eta laburtu egiten du gaitz larriak dituzten pertsonen bizi-itxaropena. Horrez gainera, urratu egiten da, baldintza horietan egonda, zigorra etxean betetzeko duten eskubidea.
Legea betetzea eskatzen dugu, besterik ez. Espetxean hiltzea ekiditeko. Zuzenbidearen kontrakoa da espetxean mantentzea; eta Zuzenbidearen kontrakoa da, erabat bidegabea delako, Estatuaren krudelkeria.
Presoen osasunerako eskubide unibertsal eta utziezina aldarrikatzea erantzukizun kolektiboa da; pandemian lein motiv osasuntsua izan den batak bestea zaintzearen zati bat da, ezinbestekoa gizarte demokratiko batean.
Bizirik eta etxean nahi ditugu.
----------
Joseba Azkarraga, Iñaki Lasagabaster eta Ramon Zallo
Sare Herritarra
Debagoiena