Eta zuk, gazte, pentsatuko duzu, agian, gauza bera egin nahi dutela zuokin selektibitatea baliatuta.
Eta gorroto izango duzu azterketa alu hori.
Gorroto, arrotzak zaizkizun edukiak memorizatzera behartzen zaituztelako, zure etorkizuna baldintzatu dezakeen nota jarriko dizulako, hiru egunean zehar kirioak dantzan jarriko dizkizulako eta zenbaki huts sentituko zarelako.
Baina ez zaitez sumindu. Izango duzu astia sistemaren aurka borrokatzeko.
Orain zezenari adarretatik heltzea dagokizu.
Indarrak bildu eta selektibitaterako prestakuntzan murgiltzea.
Hartu lasai; izan ere, azken urteotan egindako lan guztiarekin eskuratu ("bururatu") ez duzuna nekez hartuko duzu hiru egunetan.
Aurretik dituzun ordu hauetan, batxilergoan ikasitako horri guztiari freskatu on bat eman behar diozu, distira atera.
Bakarka zein taldeka, etxean edo liburutegian, zentraturik egon behar duzu, ez isolatua, baina arreta kenduko dizuten entretenimenduak koarentenan direla.
Erlaxaturik, baina ez lo.
Lo, ohean, eta zortzi ordu; hobe bederatzi.
Selektibitaterik ez!
Eta baxorik ere ez !
Baina hau, aurtengoa, mendean hartuko duzu.
Eta bestela, badakizu: harra duten horiek dira sagarrik goxoenak.
PD: Iturri fidagarritik jakin dudanez, aurten latineko azterketan Julio Zesarren Galaxietako Gerra eroriko da.