ASTEBURUA JARDUN EUSKARA ELKARTEAREN ESKUTIK KOLOREZ ETA EKINTZAZ BETETA DATOR…

Erabiltzailearen aurpegia Jardun Euskara Elkartea

Jardun euskara elkarteak  “Udazken koloretan…”  izeneko  ekintzaz beteriko asteburua antolatu du Bergaran.

Ekintza hauek adin desberdinak kontutan hartuta antolatu ditugu. Hona hemen egitaraua:

– OSTIRALA 18

JOLAS LEKU IBILTARIA: Haur eta gurasoentzat jolasak (Familia transmisioa lantzeko)

17:30etik aurrera Fraiskozuri plazan 

– LARUNBATA, 19

TXALAINAK taldearen kontzertua (Hertzainak taldearen moldaketa akustikoak) 

20:00etatik aurrea D. Irala kalean

– IGANDEA, 20

KANTU JIRA HERRIKOIA: Euskal abestien transmisioa

12:30etik aurrera D. Irala kaletik abiatuta. Ondoren luntxa egongo da.

Animatu eta gozatu!!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak