LEHEN LITERATUR SOLASALDIRAKO PREST! Posted on 2026/09/09 by jardun IRAILAREN 30EAN, ASTEAZKENA, KATIXA AGIRRE-REN “BARNE ZERBITZUAK” LIBURUAREN INGURUAN ARITUKO GARA UDAZKENEKO LEHEN LITERATUR SOLASALDIAN.

Erabiltzailearen aurpegia Jardun Euskara Elkartea

Irailaren 30ean egingo dugu udazkeneko lehen literatur solasaldia. Mikel Antzak dinamizatuta.


Irailaren 30ean egingo dugu udazkeneko lehen literatur solasaldia. Mikel Antzak dinamizatuta.

Literatura solasaldi hauek hilean behin, euskaraz izaten dira arratsaldeko 18:30etik aurrera Irizar jauregian.

Literatur solsaldiak euskal literatura hurbiltzeko beste modu bat dira. Bertan, talde txikian iritziak konpartitu eta lasai aritzen gara liburuaren bueltan berba egiten. Saio hauek irekiak eta doanekoak dira.

Informazio gehiago:

Jardun euskara elkartean (Oxirondo plaza 2,1. Solairua) edota 943763661/605712469 telefono zenbakietan eska dezakezu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak